XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Joh. van Keulen-en (1687-1758).

Ingalaterrako kasuan oso ezagunak dira The English Pilot-aren argitalpenak.

Kartografia mota honek ongi definituriko ezaugarriak ditu, helburu argiekin burutuak bait daude: Nabegazioari eta kosta-hurbilketari laguntza.

Kartografia hidrografiko-portuarioa.

Euskal Herrian mota honetako bi adibide oso definituak daude.

Lehendabizikoa Adour ibaiaren uhobiarekin erlazionatzen da eta helburu bezala Baionako itsas-portua eta honen irteera itsasora du.

Argi eta garbi dago gune honi buruz dagoen plano eta mapa kopuru handiak (XVI-XIX. mendeak), Baionarentzat itsas irteera honek duen garrantzi ekonomiko haundia isladatzen duela.

Bestalde, ardura honek beste ikerketa mota batzuentzat interes haundia duen prozesu baten existentzia erakusten du: Ibai sedimentazioa / ubidearen norabide aldaketak itsasora irteeran.

Prozesu hauen jarraipenak kartografiaren bidez, balio haundia du ikerketa geomorfologikoetarako, eta ondorioz, Adour ibaiari buruzko bilduma hau oso baliagarria izan liteke.

Bigarren kasua Bilboko itsasadarrari buruzkoa da.

Hemen, argiak ez dira hain ugariak kopuruari dagokionez lehendabiziko mendeetan (XVI, XVII, XVIII. mendeetan), eta bai XIXgarrenean.

XIX. mendeko kartografia gorakada hau, garai honetan itsasadar osoan (Bilbotik Abraraino) gertaturiko aldakuntza haundien islada baino ez da: kanalizazioa, itsas sedimentazioaren aurkako borroka, erabateko aldakuntzak lurraren erabilpenean.

Hemen ere agiriek interes izugarria dute fisiografiarekin erlazionaturiko ikerketentzat, honi buruz ikus Churruca (1871) eta Sir John Coude-ren (1873) agiri interesgarriak.

Hirigintz-kartografia tematikoak nolabaiteko interesa lortzen du BRAUN eta HOGENBEKG-ek Civitatis Orbis Terrarum argitaratu ondoren, bilduma honetan Donostia (vulgo Donostien) eta Bilbo sartzen dituztelarik, XVI. mendearen bigarren erdialdean (1574).

Zerbait lehenago beste bilduma bat agertu zen Italian: Fco. Valero-k Donostiari buruz eginiko plano batekin (1572).

Ondoren beste zenbait bilduma agertzen da, Leiden-ek XVIII. mendean (1715) argitaratutakoa bezala , hemen berriro agertzen direlarik Donostia eta Bilbo.

Aipagarria da Gasteiz eta Iruñea (kostaldetik nolabait urrunduak) inon ez agertzea.

Azpimarragarriak dira kostalde eta mugaldeko hiriei buruzko bilduma garrantzitsuak eta Gastiezi buruzko kopuru urria.

Tematika gehien bat estrategiko-militarra da Iruñearen kasuan, DE FER eta BAILLEUX-ek 1719ko krisialdi garaian eginiko planoak ere egonik.

Bilbon ere garrantzitsuak dira gai militarrak XIX. mendean (gerrate karlista), baina orokorrean, garrantzia handiagoa du ekonomiak (itsasadar eta portua).

Donostia eta Baionako kasuetan, interesa estrategia eta merkatal arloen artean banatzen da.

Orokorrean, dagoen dokumentazioak ez du hiri hauen hirigintz eboluzioari (morfologia, estruktura eta abarri) buruzko ikerketa zehatzik egiteko aukerarik ematen, zenbait aspektutan informazioa garrantzitsua izan arren.

Gainontzeko hiri-nukleoek kopuru aldetik hain ugari ez den dokumentazioa dute (Pasaia, Hondarrabia, Tutera, Donibane Garazi, Donibane Lohitzune...).

4.7) Informazioaren jatorria Egungo oinarrizko kartografia dokumentazioan agiriak ematen duen informazioa zuzena da (lehen mailakoa), hau da, datuak errealitatetik hartuak izan dira baliabide teknikoen bitartez: triangeluketa, neurketa, inkesta....

Baina ez da beti horrela gertatu, zeren CASSINI DE THURY-ren garaiarte (1748-93), Frantziako kasuan, mapatan agertzen diren datu gehienak bigarren eskuko, informazio ez zuzenetatik jasoak bait dira (bigarren mailakoak), lokalizazio datu batzuen salbuespenarekin (latitudearen neurketa puntu batzutan).

Bestalde, gauza jakina da tailer askok ez bakarrik ez zutela informazio-materialea aldatzen, plano zaharrak plantxa berdinekin errepikatzera mugatzen zirela.

Horrela HONDIUS-ek (XVII. mendeko tailerra Amsterdamen) MERCATOR-en plantxak erosi zituen eta bere atlasak argitaratu.

BLAEU-k (XVII. mendearen bigarren zatia) HONDIUS-en plantxak lortu zituen hau hil zenean (1629), (...).